Egunotan zehar, Erandiogoikoko Auzokoa Herrikoi Elkarteak eta Herri Bideak Kate Barik Elkarteak udalerriko emakumeen lorpenak ikusarazteko kanpaina ere ari dira egiten. Hala, kalean zein ikastetxeetan Jaione Goizane Astrabudua Kick Boxing taldeko borrokalariak eta Goierri Sokatira Taldeko emakumeek beren kiroletan izan dituzten lorpenak ari dira plazaratzen, omenaldi gisa.
Elkarretaratzeei dagokienez, bihar, martxoaren 8an, Astrabuduko eta Erandioko emakumeen elkarteek bateratzeko deia egin dute Josu Murueta eta Irailaren 23a plazetan, 12:00etan. Arratsaldean ere deialdiak egin dituzte Erandion: batetik, 19:00etan Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa aterako daAltzagako metro-geltokitik, eta ordu erdi beranduago, Ematzak emakume gazteen elkarteak elkarretaratzea egingo du Erandiogoikoko Euskadi plazan.
Halaber, bihar arratsaldean, 17:30ean, zineforuma ere egingo dute Josu Murueta kultur etxean, eta geroago, 19:00etan, berdintasunari buruzko mitoak plazatuko dituzte Hogar extremeñoren egoitzan.