Deseroso? Espero dut baietz. Feminismoak ez du gizonen erosotasuna helburu. Zuek orain dituzuen gune, diru eta denbora librearen parte bat kendu nahi dizuegu, gureak baitira. Gure eskubideak nahi ditugu, eta, gogorra iruditu arren, hori da bide bakarra. Zenbait gizon, nahiz eta hau argi izan, feminismoaren alde egingo dute, haien pribilegioen kontra. Akaso benetan sinisten dutelako, Angela Davisek zioen moduan, emakumeak pertsonak garela. Gizon horiei: ongi etorri.
Baina benetan arduratzen nauena da gu geuk, emakumeok, hau argi izatea: feminismoaren agenda emakumeon agenda dela. Horrek ez du esan nahi feminismoa ez denik intersekzionala izan behar, jakina. Baina, zalantzak dituzuenean, pentsa ezazue inork ez lukeela esango antikapitalismoak Ana Botinen bizitza hobetu beharko lukeenik.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.