Bilera irekia izango da eta maiatzaren 30ean, eguenean, 19:00etan egingo dute, auzo horretako Josu Murueta kultur etxeko auditorioan.
Erandioko Udalak Astrabuduko Mendiguren plazari estalkia jarri gura dio, baina proiektu hori idazteko herritarren ekarpenak jasotzeko bilera informatiboa egingo dute hilaren 30ean. Egitasmoa Udalak 2023-2027 legealdirako ezarritako Aurrekontu Partizipatiboetan herritarrek hobetsitako proiektuen artean azaltzen zen, beste egitasmo batzuen artean.
Bilera irekia izango da eta maiatzaren 30ean, eguenean, 19:00etan egingo dute, auzo horretako Josu Murueta kultur etxeko auditorioan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!