Dioufek 2014an utzi zuen Senegal, hainbat urtez arrantzontzietan sukaldari gisa lanean aritu eta gero. "2002an, Espainiako Estatuak eta Mauritaniak hitzarmena bertan behera utzi zutenean, guk Mauritaniako uretan arrantzatzen genuenez, flota guztia bueltatu egin zen; lan barik geratu nintzen eta erabaki nuen hona etortzea".
Azaldu duenez, gaur egun Senegalen egoera "ez da hain ona", eta han familia izan arren, ez du uste bueltatuko denik. Hala ere, apirilean hauteskundeak izan zirela eta ezkerreko presidente berria hautatu dutela gogoan du. Gauzak aldatuko direlakoan dago bera: "Gaztea da, ez dauka enpresa edo Frantzia bezalako herrialderik bere atzean, eta gauzak aldatuko dituela esan du. Itxaropentsu gaude".
Txikitan, Saloum Deltako irletan bizi zen bere gurasoakaz, baina bederatzi urtegaz Dakar hiriburura mugitu zen. "Nire gurasoak hango irletako arrantzaleak dira, eta txikitan oporretan hara joaten ginen beti". Kontatu duenez, orduko oroitzapen onak gordetzen ditu: "Oso leku polita da, eta irlen artean kanoan bakarrik mugitu zaitezke, ez dagoelako errepiderik". Dioenez, gurean afrikar jatorria duten arrantzale gehienak bertakoak dira baita ere.
Euskara ikasteaz eta berbalagun taldeetan aritzeaz gain, Diouf Mbolo Moye Doole manteroen eskubideak defendatzen dituen Bizkaiko plataformako kidea da eta SOS Arrazakeria taldeagaz ere aritzen da lanean, besteak beste, arrazakeria-kasuak salatzeko ekimenetan.
Nongoa |
Dakar, Senegal |
Adina |
53 urte |
Zertan dabil? |
Lanean |
Noiz heldu zen Euskal Herrira? |
2015ko ekainean |
Noiz arte hemen? |
Auskalo |