Chlef, Aljeria
Abdel Djalil Sahed: "Udan 55 °C izatera iritsi gara nire udalerrian"

Iker Rincon Moreno abe 10, 12:08 Getxo

Jakin-minak bizitzaren norabidea aldatu zion Abdel Djalil Sahed gaur egun Getxon bizi den 38 urteko aljeriarrari. Hasieran, Frantziara joateko asmoa zuen, baina lagun batek Euskal Herriaz hitz egin eta hizkuntzaz, kulturaz eta ohiturez jabetu ondoren, bertora etortzea erabaki zuen, nahiz eta jakitun izan gurean zailagoa izango zuela egonkortzeko.