Martiartuko San Antonio jaiak abiatuko dituzte bihar

Ander Zarraga 2024ko eka. 12a, 13:27

Jaiak 13an hasi arren, ekintzak aste-akabuan zehar egingo dituzte, Martiartuko dorrearen inguruan.© ERANDIOKO UDALA

Aurtengo Martiartuko jaiek Arene 6 eta Akainak taldeen kontzertuak dakartzate. Hori zapatuan izango da, baina, aldez aurretik, hilaren 13an, San Antonio deunaren eguna ospatuko dute mezagaz eta auzoko nagusientzako mokadutxoagaz. Aste-akabuan, aldiz, hainbat ekintza egingo dituzte arrastietan, hala nola sokatira txapelketa, puzgarriak, idi-probak eta kontzertuak.

Egitaraua:

Ekainak 13,  eguena

  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Auzoko nagusientzako mokadutxoa.

Ekainak 15, zapatua

  • 18:00 Sokatira txapelketa.
  • 18:00-21:00 Puzgarriak.
  • 21:00-22:00 Saiheski-jana.
  • 22:00 Akainak taldea.
  • 00:00 Arene 6.
  • 02:00 Bingoa.
  • 02:30 Gora Herria.

Ekainak 16, domeka

  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak.
  • 18:00 Idi-probak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun