Bi mende baino gehiagoz itsasadarreko ertz biak lotzen aritu eta gero, duela bost hilabete Boteros de la Ria enpresak zerbitzua eten egin zuen, daborduko ekonomikoki sostengaezina ez zelako.
Erandioko Auzokideok plataformakoek azaldu dutenez, "erriberako arotz batek eta merkataritza ontzidiko bi kapitainek, Erandioko Gasolinagaz harreman estua dutenak, beharrezko sentsibilitatea eta konpromisoa hartu dute proiektu hori babesteko".
Halaber, gogoratu dute Erandioko Auzokideok Gasolinoa "ondasun historiko gisa" babesteko sortu zutela, eta orain, pertsona horiei laguntzeko helburua iragarri dute, "itsasadarraren eta Bizkaiko historiaren zati garrantzitsu honek bizirik iraun dezan".