Egitaraua

Kukularrako jaiak berpizteko egitarau oparoa prestatu du jai-batzordeak

Ander Zarraga 2024ko eka. 20a, 14:53

Igel-toka lehiaketagaz abiatuko dituzte jaiak, ekainaren 201ean, 19:30ean.

Bihar hasita, erandioztarrek barikutik domekara ospatuko dituzte Kukularra auzoko jaiak. Aurten ere, jai-batzordeko kideek hiru eguneko egitaraua prestatu dute, non musika, bazkaria, lehiaketak eta gastronomia txapelketak ez diren faltako.

Egitaraua:

Ekainak 21, barikua

  • 19:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 19.30 Igel-toka lehiaketa.
  • 19:30 Sardinada.
  • 20:00 Aro eta Edu, Dj Mario, eta ostean... musika txosnan! 

Ekainak 22, zapatua

  • 11:00-13:00 /15:00-17:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 14:00 Paellen aurkezpena.
  • 17: 00 MagicKlown.
  • 18:30 Haurrentzako jolasak.
  • 21:00 Musika "flamenkitoa": Tres en uno garrapateros.
  • Ostean, Bidean erromeria.
  • Eta bukatzean, musika txosnan gaua bukatu arte.

Ekainak 23, domeka

  •  12:00 Azoka.
  • 12:00 Kantagunea.
  • 12:45 Tortillen lehiaketako izen-ematea.
  • 13:00 Moto GP eta patinete lasterketa.
  • 13:00 Auzoko nagusientzako luntxa.
  • 14:30 Tortillen aurkezpena.
  • 16:00 Olgetan Solas, familientzako jolasak.
  • 17:30 Apar-festa.
  • 18:30 Azken traka eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun