Egitaraua

Eguaztenean abiatuko dituzte Arriagako San Trifon jaiak

Ander Zarraga 2024ko uzt. 1a, 18:48

Putxera-lehiaketa izango da Arriaga auzoko San Trifon jaietako hitzordu garrantzitsuenetako bat.

Arriaga auzoko festen txanda izango da aste honetan, eta, auzo txikia izan arren, jai-batzordeak egundoko egitaraua prestatu du auzokideek eta erandioztarrek ederto pasatzeko. Besteak beste, putxera-lehiaketa, kickboxing erakustaldia, dantzaldiak eta erromeria izango dituzte uztailaren 3tik 7ra.

Egitaraua:

Uztailak 3, eguaztena. San Trifon

  • 16:30 Pregoiaren irakurtzea eta txupina jaurtitzea.
  • 17:00 Meza, aurreskua eta merienda.

Uztailak 5, barikua

  • 21:00 Burruntzia eta ogia, jai-batzordearen eskutik.
  • 22:30 Kontertua: Blue Yeyes.
  • 00:00 Dj Paco.

Uztailak 6, zapatua

  • 11:00 Putxera-lehiaketako izen-ematea.
    • 1. saria: putxera eta 150 euro.
    • 2. saria: trofeoa eta 100 euro.
  • 12:30 Ur-arrapala.
  • 12:30 Igel-toka txapelketa.
  • 13:00 Erandioko Chickara Kirol Klubaren kickboxing erakustaldia.
  • 14:30 Putxeren izen-ematea.
  • 17:00 Ikuskizuna: Oliver magoa.
  • 18:30 Goialde Dantza Taldearen erakustaldia.
  • 00:00 Erromeria: Kresala Okestra. 

Uztailak 7, domeka

  • 12:30 Familia jolasak eta puzgarriak.
  • 13:30 Kantagune jaiak alaitzen.
  • 15:00 Herri-bazkaria: paella platera 3 eurotara; postre eta ogia jai-batzordearen kontura.
  • 17:00 Musika: The Cowboy.
  • 19:00 Txorizo eta odolosteak. Angel harategia eta jai-batzordearen eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun