San Kristobal jaiak

Goierriko jaiak berpiztuko dituzte aste honetan

Ander Zarraga 2024ko uzt. 8a, 10:11

Festak uztailaren 10ean hasiko dituzten arren, jarduera gehienak barikutik aurrera egingo dituzte.

Jai-batzorde berriak bigarrenez antolatuko ditu Goierriko jaiak, Erandion. Lau eguneko egitaraua prestatu dute, auzotar guztiak jaietan batzeko helburuagaz.

Sokatira taldeko zortzi gaztek osatzen dute Goierriko jai-batzordea, denak 18 eta 21 urte bitartekoak. Iaz hartu zuten jaiak antolatzeko erreleboa, eta hilabeteak daramatzate horiek antolatzen; egindako lanaren fruituak ikusi ahal izango dituzte uztailaren 10etik aurrera. Azpimarratu dute auzokoen eta Udalaren laguntza ezinbestekoa dela, beraiek gabe ezinezkoa litzatekeelako guztia antolatzea.

"Esango nuke auzokoentzako jaietako ekintzarik garrantzitsuena Euskal Herriko Sokatira Txapelketa izango dela, 560 kilogramokoak ospe handiena duena dela esan baitaiteke", azaldu du Gorka Zarraga jai-batzordeko kideak. "Etxean lehiatzeak asko motibatzen gaitu eta inguruko auzo eta herrietatik jende asko etortzen da hori ikustera; gainera, gauean erromeria eta DJ-a ere izaten da, eta horietara ere asko animatzen dira", gaineratu du.

Egitaraua:

Uztailak 10, eguaztena

  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Auzoko nagusientzako luntxa.

Uztailak 12, barikua

  • 18:00 Umeen jaitsiera San Kristobaletik Iberre auzora. Txokolatea hartu eta berriro gora.
  • 19:00 Txinbera-lehiaketa, Jagoba Bilbaoren omenez.
  • 20:00 Umeentzako disko-festa.
  • 21:00 Burruntzi-pintxoak denentzako.

Uztailak 13, zapatua

  • 17:30 Trikitilariak eta giroa, Goierriko eskola zaharrean.
  • 18:00 Euskal Herriko Sokatira Txapelketa: emakumeak eta gizonak.
  • 18:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 20:00 Kalejira San Kristobal baselizara.
  • 20:30 Saiheski-jana.
  • 21:00 Sorginaren Trena.
  • 23:00 Erromeria: Trikizio.
  • 02:00 Bingoa
  • 02:30 Show Party.

Uztailak 14, domeka

  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Goi Alde Dantza Taldearen erakustaldia.
  • 18:00 Asto-probak.
  • 18:00 Olgetan solas.
  • 20:30 Sari-banaketa.
  • 21:00 Jaien amaiera eta kupelaren hustea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun