Goierriko San Kristobal jaien ostean, Asua auzoko txanda izango da Erandion. Uztailaren 19tik 21era ospatuko dituzte aurten, iaz baino astebete beranduago. Egun horietan, asuarrek ederto pasatzeko eta elkartzeko aitzakia perfektua izango dute hiru egunez. Horretarako, jai-batzordeak egitarau oparoa prestatu du: herri-bazkariak, beteranoen eta umeen futbol-txapelketak, igel-toka lehiaketa, umeentzako jarduerak...
Jaietako musika jartzeaz arduratuko dira Matraka elektrotxaranga, mariatxiak eta Urrats erromeria. Horiek bukatzean, txosnan festa goizaldera arte luzatuko dute.
Egitaraua:
Uztailak 19, barikua
- 19:00 Erromeria Olagetan Solasegaz eta kalejira herriko txistulariakaz.
- 20:30 Txupinaren jaurtitzea.
- 21:00 Sardina-jana eta igel-toka lehiaketa.
- 23:00 Matraka elektrotxaranga eta musika txosnan gaua bukatu arte.
Uztailak 20, zapatua
- 11:00 Umeen futbol-torneoa, Arteagan.
- 11:45 Beteranoen futbol-partidua.
- 13:00 Trikipoteoa Asuatik.
- 15:00 Herri-bazkaria.
- 17:30 Sari-banaketa.
- 18:00 Goi-Alde eta Gorantzaileak dantza taldeen dantzaldia.
- 19:30 Marrazki lehiaketa eta aurpegi margotzea.
- 21:00 Burruntzi-pintxo dastaketa.
- 21:30 Mariatxiak.
- 00:00 Urrats erromeria.
Uztailak 21, domeka
- 12:30 Meza santua.
- 15:00 Herri-bazkaria.
- 17:00 Bingoa eta dantzagarriak.
- 18:30 Kontzertua: Triskele.
- 20:00 Jaien amaiera.