Egitaraua

Enekuriko jaien txanda, irailaren 6tik 8ra

Ander Zarraga 2024ko abu. 29a, 16:57

Barikuan, hilaren 6an botako dute jaien hasiera iragarriko duen txupina.

Irailaren 6tik 8ra bitartean Enekuri auzoko jaiak ospatuko dituzte Erandion. Egun horietan ume zein helduentzako hainbat jarduera antolatuko dituzte; ez dira faltako ohiko ikuskizunak eta lehiaketak, hala nola gastronomia edo karta-joko txapelketak. Hemen duzue egun horietarako prestatu duten egitaraua. 

Egitaraua:

Irailak 6, barikua

  • 18:30 Txupinazoa.
  • 19:00 Elektrotxaranga.
  • 19:30 Eskulanak umeentzat.
  • 20:30 Barbakoa.
  • 21:15 Minidiskoa: Xaibor.
  • 23:00 Maxidiskoa: Xaibor.

Irailak 7, zapatua

  • 11:00 Fitness - Haurrak.
  • 12:00 Fitness - Helduak.
  • 12:30 Zirku-tailerra.
  • 15:00 Paella-txapelketa.
  • 17:00 Mus-txapelketa.
  • 17:30 Burbuilen tailerra.
  • 19:30 Kontzertua.
  • 20:30 Barbakoa.
  • 22:30 Musika ekitaldia. 

Irailak 8, domeka

  • 12:00 Meza.
  • 12:45 Olgetan solas familiarteko jolasak.
  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Quiz familientzat.
  • 18:30 Txokolatea.
  • 19:30 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun