Egitaraua

San Lutxaninegaz abiatuko dituzte Lutxanako jaiak, barikuan

Ander Zarraga 2024ko ira. 11a, 13:34

Lutxanako jaietan San Lutxanin festetako pertsonaia atera zen beste urte batez

Barikuan, hilaren 13an, hasiko dituzte Lutxanako festak eta domekara arte hainbat jarduera izango dituzte auzoan primeran pasatzeko. Besteak beste, zapatuan, tortilla-, paella-, putxera- eta postre-lehiaketak eta herri-bazkaria izango dituzte eta mozorrorik onenak ere aukeratzeko txapelketa ere egongo da. 

Egitaraua:

Irailak 13, barikua

  • 19:30 Txupinazoa eta San Lutxanin.
  • 20:00 Mus txapelketa.
  • 20:00 Umeentzako diskofesta.
  • 21:30 Txorizo-jana
  • 22:00 DJ Paco.

Irailak 14, zapatua

  • 10:30 Diana eta kalejira.
  • 12:00 “Olgetan solas” familiarteko jolasak.
  • 12:00 Tortilla txapelketa.
  • 12:00 Paella txapelketa.
  • 12:30 Igel-toka txapelketa.
  • 15:00 Herri-bazkaria (umeentzat).
  • 15:30 Postre-txapelketa.
  • 16:30 Bingoa.
  • 17:00 Mus txapelketa.
  • 18:00 Gora musiko dantza.
  • 20:30 Mozorro-txapelketaren sari-banaketa.
  • 21:30 Herri-bokatada.
  • 22:00 Marito DJ.

Irailak 15, domeka

  • 10:00 Putxeren txapelketa.
  • 10:30 Diana eta kalejira.
  • 11:00 Puzgarriak eta ur-guda.
  • 13:00 Mendibaiarte abesbatza.
  • 16:30 Bingoa.
  • 18:00 Diskofesta.
  • 19:30 Txokolatada eta jaien amaiera
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun