Aire garbia gura dutela aldarrikatzeko festa egin dute Erandion

Ander Zarraga 2024ko ira. 11a, 16:33

Joan den zapatuan, hilaren 7an, hainbat elkartek bat egin zuten Astrabuduan Airearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Besteak beste, musika, euskal dantzak, umeentzako tailerrak, photocall eta umeek zein helduek aire garbiaren alde egindako irudien erakusketa izan zituzten. Jarduera horren helburu nagusia izan zen aire garbiaren beharra aldarrikatzea eta kutsadurak eragiten dituen osasun-arazoen inguruan kontzientzia sortzea. Jardueraren antolatzaileak Erandioko Auzokoa Herrikoi Elkartea eta Herri Bideak Kate Barik Elkartea izan ziren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun