Munduko Sokatira Txapelketan parte hartu duten tiralariei harrera egin die Ahaldun Nagusiak

Erredakzioa 2024ko ira. 17a, 09:20

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin zien atzo, astelehena, irailak 16, Mannheimen (Alemania) jokatu den Sokatirako Munduko Txapelketan parte hartu duten euskal tiralariei. Euskal espedizioak bederatzi domina lortu ditu sokatirako Munduko Txapelketan horretan; bost Gaztedi eta Goiherri klubek, eta lau Basque Country izenagaz parte hartu duen Euskal Selekzioak.

Ahaldun Nagusiak kirolariak zoriondu zituen, haien lanari eta dedikazioari balioa emanez, eta kirolean berdintasunari egiten dioten ekarpena bereziki azpimarratu zuen.

Kirolariak omentzeko ekitaldia Foru Jauregiko harrera-aretoan egin zuten, eta bertan izan ziten Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua; Goiherri eta Gaztedi sokatura taldeetako kideak; Jon Gorka Elgezabal, Laukizko alkatea; Aitziber Oliban, Erandioko alkatea eta Galder Gobantes, Euskadiko Herri Kirol Federakundearen ordezkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun