Erandioko Auzokideok plataformak deitoratu du Euskalmetek abisu horia berandu eman duela urriaren 17ko eta 18ko marea bizietarako. Abisu hori 24 ordu lehenago ezarri zuten, ohikoena 48 ordu lehenago izaten denean. Aitzitik, tamaina txikiagoa izan zuten beste marea bizi batzuk lehenago ohartarazi zituztela azaldu dute, eta aurreikuspen faltari buruzko azalpenak eskatu dituzte, batez ere, eredu meteorologikoek kontrako baldintzak aurreikusten zituztenean.
Plataformaren arabera, 4,95 metroko marea bizia zegoen aurreikusita gaurko, urruaren 17rako, haizea eta olatuak bezalako balizko fenomeno meteorologikoakaz batera. Gauzak horrela, galdetu dute ea zergatik ez da 48 orduko ohiko protokoloa jarraitu, antzeko egoeretan aplikatu bazen ere.
Horregaz batera, Erandioko Udalaren erantzun eta ekintza falta ere kritikatu dute. "Nor dago bolantean? Ezin da herritarren segurtasunarekin jolastu benetako arrisku bategaz", adierazi dute plataformatik, eta gardentasun handiagoa eta dagozkion prebentzio-neurriak aplikatzea eskatu dute, marea biziak iristen direnean beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko.