Etxegabetzea gauzatzeko bertaratutako dozenaka polizia-agentek etxeko ataritik indarrez atera dituzte, eta tentsio-uneak bizi izan dituzte eraikina husteko operatiboan. Liskarretan pertsona bi atxilotu dituzte eta beste hainbat zauritu.
Familia bat etxetik bota dute gaur Erandion, duela urte batzuk 7.000 euroko mailegua eskatu eta etxea abal gisa jarri ostean. Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, iruzur egin diete eta, kaleratzea saihesteko deiari jarraituz, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute goizean goizetik Astrabuduko Aldaieta Bidea kaleko etxearen atarian.
Etxegabetzea gauzatzeko bertaratutako dozenaka polizia-agentek etxeko ataritik indarrez atera dituzte, eta tentsio-uneak bizi izan dituzte eraikina husteko operatiboan. Liskarretan pertsona bi atxilotu dituzte eta beste hainbat zauritu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!