Ekitaldi nabarmenen artean, emakumeek mahastizaintza eta ardogintza industrian duten paperari buruzko Emakumeak ardogintzan izeneko erakusketa martxoaren 1etik 8ra egongo da ikusgai, Josu Murueta kultur aretoan. Gainera, martxoaren 6an bisita gidatua egingo dute erakusketara eta Mujeres de barrio, memoria y futuro dokumentala ere proiektatuko dute Gaztela eta Leon zentroan. Horregaz batera, Alazne Diez Muñizek liburua aurkeztuko du Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio Kulturalaren lokalean, 18:30ean.
Martxoaren 7an, barikuan, 12:00etan, Erandioko elkarte soziokulturalak manifestazioa egingo du Irailaren 23a plazatik abiatuta, Esku Moreen Lorategiraino. Ordu berean, Astrabuduko Emakueen Elkarteak elkarretaratzea egingo du auzoko anbulatorioko plazan.
Martxoaren 7an ere, zaintzen inguruko jardunaldia egingo dute Josu Murueta kultur etxean, 16:00etan. Zaintzaren erantzukidetasunari buruzko sentsibilizazio jardunaldia izenburua izango duen ekimena Erandioko Udaleko Gizarte Ekintza sailak antolatuko du, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da 944 890 233 eta 944 069 919 (luz. 310) telefono-zenbakietako batera deituz.
Aldiz, martxoaren 8an, Erandioko Emakumeen Damatxo Elkartea 13:00etan batuko da Erandiogoikoko Euskadi plazan.
Horrez gain, antzerkiak ere lekua izango du hurrengo egunetan, besteak beste, Las chicas del trébol (martxoak 9), Furias (martxoak 15) eta Amak (martxoak 16) antzezlanakaz, eta Mujeres del siglo XX (martxoak 14) zineforumagaz.