Etxegabetu duten Astrabuduako familiaren aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur 19:00etan

Nahia Martinez Gondra 2025ko mar. 28a, 12:15

Azaroaren 12an hainbat karga polizial eta bi atxilotu izan ondoren, Astrabuduako familiaren kontrako etxegabetzea exekutatu zuten. Halaber, urtarrilean etxea berreskuratua zuten. Alabaina, Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, aste honetan, enpresak etxean zeudenen "berehalako kanporatzea" eskatu du: "Etxebizitza husteko agindua eman zen, polizia egun berean indarrez sartuz". Horregatik, gaur, martxoak 28, elkarretaratzea antolatu dute Josu Murueta plazan, 19:00etan.

Uribe Kostako Sindikatuak azaldu duenez, urtarrilean etxea berreskuratua zuten: "Momentu horretatik aurrera, prestamistek etxean zeudenak era desberdinetan presionatu eta kanporatzeko saiakerak egin dituzte, beldurra sartzen saiatuz eta desokupazio enpresa bat kontratatuz".

Halaber, aste honetan etxekoen kanporatzea agindu dute, eta, horretarako, sindikatuak seinalatu du neurri kautelarrak eskatu dituztela, barruan zeuden pertsonen zaurgarritasun egoera eta alternatiba falta kontuan ez hartzeko. Hala, alegazioetarako eperik utzi ez dutela salatu dute ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun