Uribe Kostako jaiak 2025

Aste-akabuan eta ekainaren 11n ospatuko dituzte Faoeta auzoko jaiak Erandion

Ander Zarraga 2025ko eka. 5a, 16:37

Faoetan, San Bernabe eta San Pablo baselizaren inguruan batuko dira jaiak ospatzeko.

Erandioko auzoetako jaien zerrenda luzea Faoetan hasiko da aurten. Ekainaren 7an eta 8an, auzoko San Bernabe baselizaren inguruan batuko dira faoetarrak festak ospatzeko. Hemen duzue aurten prestatu dituzten jardueren programazioa.

Egitaraua:

Ekainak 7, zapatua

  • 12:30 Jaien hasiera Bernitxuren eskutik.
  • 13:00 Umeentzako tailerrak.
  • 13:30 Talaurden taldea.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 19:00 Hawaiar tardeoa, DJ Vithy.
  • 00:00 Erromeria: oinutsik.

Ekainak 8, domeka

  • 11:30 Kalejira.
  • 12:00 Euskal dantzak.
  • 13:00 Talo-txiki.
  • 13:30 Disko-Festa: Arima Cool Tour.

Ekainak 11, eguaztena

  • 13:00 Meza.
  • 14:00 Amets Bilbao Trikitilariak.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Bingo Partida.
  • 19:30 Jaien amaierako traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun