Uribe Kostako jaiak 2025

Martiartun San Antonio jaiak ospatuko dituzte aste-akabu honetan

Ander Zarraga 2025ko eka. 11a, 11:32

Ekainaren 13tik 15era, barikutik domekara, Martiartu dorrearen inguruan batuko dira erandioztarrak San Antonio festak ospatzeko. Ilberri, Modus Operandi eta Trikizio taldeen kontzertuak izango dira aurten, eta garraio publikoa egongo da kotxea hartu barik bertaratu ahal izateko.

Autobus-zerbitzuak lau igoera egingo ditu ekainaren 14an, zapatuan, Astrabuduko metro-geltokitik aterata: 23:00etan, 00:00etan, 01:00etan eta 02:00etan. Altzagako Legazpi kalera joango da eta hortik Erandiogoikoko eliza ondoko autobus geralekura eta Liouko frontoira. Itzultzeko ordutegiari dagokionez, hauek izango dira Martiartutik irteera-orduak: 03:30, 04:30, 05:30 eta 06:30.

Egitaraua:

Ekainak 13, barikua

  • 12:00 Meza.
  • 12:30. Auzoko nagusientzako luncha.

Ekainak 14, zapatua

  • 18:00 Sokatira: Euskal Herriko Lur gaineko lehen jardunaldia: 600 kilogramo (gizonak) eta 540 kilogramo (emakumeak)
  • 18:00 Puzgarriak.
  • 21:00 Saiheski-jana.
  • 22:30 Kontzertuak: Ilberri eta Modus Operandi
  • 02:00 Bingoa.
  • 02:30 Erromeria: Trikizio.

Ekainak 15, domeka

  • 17:00 Umeentzako tailerrak.
  • 18:00 Idi probak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun