Uribe Kostako jaiak 2025

Badatoz Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak!

Ander Zarraga 2025ko eka. 17a, 10:20

Zapatuan, herri-bazkaria egingo dute auzotar guztiek elkarregaz. © ERANDIOGOIKOKO JAI BATZORDEA

Eguenean hasita, ekainaren 19tik 22ra ospatuko dituzte Erandiogoikoko auzotar guztiak itxoiten egon diren festak. Lau egunez, hainbat jarduera egingo dituzte: dantzak, kontzertuak, herri-bazkaria... Ondo pasatzeko deia egiteagaz batera, herritarrei txosna muntatzeko laguntza ere eskatu diete jai-batzordetik, eta horretarako eguaztenean, ekainaren 18an, jarri dute hitzordua, 17:00etan.

Egitaraua:

Ekainak 19, eguena

  • 12:30 Aurreskua eta luntxa herriko nagusientzat.
  • 19:00 Kuadrillen kalejira Goikolandatik, eskolako umeek gidatuta eta Auzokoako musikalari eta buruhaundiakaz.
  • 19:30 Txupinaren jaurtitzea.
  • 19:45 Auzoko buruhandiak trikitilari eta panderojoleakaz.
  • 21:30 Herri-afaria.
  • 23:00 Erromeria: Nonbait.

Ekainak 20, barikua

  • 18:30 Trikipoteoa Talaurden taldeagaz.
  • 18:30 Olgetan Solas
  • 20:00 Goi-Alde Dantza Taldearen erakustaldia.
  • 21:00-23:00 Taloak.
  • 22:00 Kontzertua: Aposapo.
  • 23:30 Kontzertua: TOC
  • 01:00 Erromeria: Olgetan.

Ekainak 21, zapatua

  • 10:30 Keljira txistulariakaz.
  • 11:00 Artisau azoka.
  • 12:00 Txorierriko dantza-taldeen alardea, eskoletan.
  • 13:00-18:00 Puzgarriak.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:30 Bazkalostean, Taberna Ibiltaria.
  • 21:00 Burruntziak eta bokatak.
  • 22:00 Kontzertuak: Mixerabliak eta Alarma Morea.
  • 01:00 Erromeria: Mugi Panderoa.

Ekainak 22, domeka

  • 12:00 Umeentzako argazkigintza tailerra.
  • 13:15 Lagun Taldea abesbatza.
  • 15:00 Tortilla-txapelketa.
  • 18:00 Zumba.
  • 20:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun