Uribe Kostako jaiak 2025

Erandioko Kukularra auzoko jaiak ospatuko dituzte barikutik zapatura

Ander Zarraga 2025ko eka. 25a, 11:45

Besteak beste, barikuan Igel-toka txapelketa egingo dute.

Barikuan eta zapatuan Kukularra auzoko festak ospatzeko egitarau oparoa prestatu du bertako jai-batzordeak. Aurten ere, auzotarren artean jaiak berpizteko ahaleginari eutsiko diote eta egun biko egitaraua prestatu dute horretarako. 

Egitaraua:

Ekainak 28, barikua

  • 19:00. Txupinazoa.
  • 19.30 Igel-toka txapelketa.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 23:00 Kontzertuak: Frantxu, Tierra Kritikal. Eta bukatzean, musika txosnan.

Ekainak, 29, zapatua 

  • 11:00-13:30/15:00-18:00 Umeentzako parkea eta karts.
  • 11:30 Artisau azoka.
  • 14:30 Paellen aurkezpena.
  • 15:00 Bazkaria.
  • 19:00 Apar-festa.
  • 22:00 Kontzertuak: 3en1 Fusion eta  Erromeria. Ostean, musika txosnan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun