Uribe Kostako jaiak 2025

Altzagako San Agustin jaien egitaraua

Ander Zarraga 2025ko eka. 30a, 11:45

Oraindik festaz eta zereginez betetako asteak falta diren arren, Altzagako jai-batzordeak San Agustin jaietako egitaraua ia-ia prest dauka. Tamalez, aurten, itsasadarreko lanen eraginez, ezin izango da kukaña ezaguna egin, eta goitibeherak ere bertan behera geratu dira, antolatzaileek indarrik ez dutela adierazi baitute. Hemen dituzue orain arte baieztatuta dauden gainontzeko jarduerak.

Egitaraua:

Abuztuak 27, eguaztena

  • 13:00 Txupinaren jaurtitzea, Irailaren 23a plazan.
  • 13:15 Erraldoi eta kilikiak.
  • 17:30 Txiki txupin.
  • 19:30 Jaitsiera.
  • 20:00 Parrillada.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:00 Erromeria: Nonbait.

Abuztuak 28, eguena

  • 12:00 Tortilla-lehiaketa
  • 12:30 Pontx pailazoa.
  • 13:00 Erandioko Musika Banda.
  • 13:00 Meza.
  • 17:00 Puzgarriak.
  • 17:30 Kuadrillentzako proba
  • 17:30 Herri-azoka eta munduko janariak.
  • 19:15 Txorizo-jana.
  • 22:30 Tekno gaua: Jarrera kolektiboa.

Abuztuak 29, barikua

  • 11:00 Paella-lehiaketa.
  • 11:30 Ur-puzgarriak eta apar-jaia.
  • 13:00 Dunbots.
  • 13:00 Otxote Mendibaiarte.
  • 13:30 Kantagunea.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 15:30 Andoni Ollokiegi.
  • 16:00 Kuadrillentzako proba.
  • 17:00 Puzgarriak.
  • 17:30 Nagusientzako luntxa.
  • 18:00 Futbolin txapelketa.
  • 18:30 Txitxarrillo.
  • 19:00 Sound system.
  • 20:00 DJ / Folklore Bolivia.
  • 23:00 Kontzertuak: Merina Gris eta Hofe.
  • 02:00 Kulero- eta galtzontzilo-lasterketa.
  • 02:00 Dj Pary and Tiza, txosna-gunean.

Abuztuak 30, zapatua

  • 11:30 Puzgarriak | Hinchables.
  • 12:00 Xake txapelketa.
  • 12:30 Erraldoiak eta kilikiak.
  • 13:00 Kuadrillentzako proba.
  • 13:30 Bertso-saioa.
  • 15:00 Kuadrillen arteko bazkaria.
  • 16:15 Mus arina txapelketa.
  • 17:00 Familien lehiaketako luntxa.
  • 17:00 Aurresku lehiaketa.
  • 18:00 Elektrokela txaranga.
  • 18:00 Ategorri Saria txapelketa.
  • 22:00 Kontzertuak: Txerri Ugerrak, Fillas de Cassandra eta Orekka Erromeria.

Abuztuak 31, domeka

  • 09:00 Putxera-lehiaketa.
  • 11:00 Ur guda.
  • 11:30 Dantzarien kalejira.
  • 12:00 Dantza erakustaldia.
  • 13:00 Kalejira.
  • 13:30 Erraldoiak eta kilikiak.
  • 18:00 Bilbainadas: Gaupasa.
  • 18:00 Karro poteoa.
  • 21:00 Zezensuzkoa.
  • 21:30 Agurra eta azken traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun