Festa hauek antolatzeko beharra hartzen duen jai-batzordea Goierriko gazte-talde batek osatzen du. Gainera, eurak ere arduratzen dira Martiartuko San Antonio jaietako egitaraua prestatzeaz: "Jai biak ospatzen doguz garrantzi berdinagaz, bai sanantonioak, bai sankristobalak".
Diotenez, Erandioko auzo horretako jaiak prestatzea ez da lan makala izaten: "Auzo txiki bat gara, nahiko zaharkituta dagoen herritarrakaz, eta bertan bizimodua egiten daben gazteak ere gitxi gare, beraz, esku-falta hori igerten dogu". Hala ere, urtez urte jaiak aurrera ateratzea lortzen dute, eta ekainaren 13tik 15era egitarau ederra prestatu zuten Martiartu ingurura hurbildu zirenentzako. Uztailaren 10etik aurrera ere hainbat zeregin antolatuko dituzte San Kristobal inguruan, besteak beste, umeentzako jarduerak, sokatira txapelketa eta musika emanaldiak.
Diotenez, urtez urte jai "potenteak" antolatzea eta jendea joatea lortzea ez da erraza. "Gure helburuek argi dekoguz: jai-giro polite sortzea, bai auzoko jendeantzako, bai inguruko auzoetatik eta herrietatik hurbiltzen dan jendeantzako be".
Etorkizunera begira, beraien helburua jaiak posible egiten jarraitzea dela diote. "Hainbat urtetan jaiak ospatzea eta jai-batzordeak etenik ez eukitea da gure helburu nagusia; hori lortzen badogu, nik uste dot nahiko egingo dogula", azaldu dute.
Egitaraua:
Uztailak 10, eguena
- 12:00 Meza.
- 12:30 Auzoko nagusientzako luntxa.
Uztailak 11, barikua
- 18:30 Umeen jaitsiera San Kristobal baselizatik Iberre auzora. Ostean, txokolate-jana eta igoera San Kristobal baselizara
- 19:00 Jagoba Bilbaoren omenezko txinbera-txapelketa.
- 20:00 Umeentzako diskofesta.
- 21:00 Burduntziak.
Uztailak 12, zapatua
- 17:30 Trikitilariak giroa alaitzen Goiherriko eskola zaharretan.
- 18:00 Sokatira txapelketak
- 20:00 Trikitilariakaz San Kristobal baselizara kalejira.
- 20:30 Saiheski-jana.
- 20:30 Kontzertua.
- 00:00 Gaupasa: erromeria eta diskofesta.
- 02:00 Bingoa
Uztailak 13, domeka
- 13:00 Goi-Alde Dantza Taldearen emanaldia
- 18:00 Astoprobak.
- 18:00 Umeentzako jolasak.
- 20:30 Sari-banaketa.
- 21:00 Jaien amaiera eta kupel hustea.