Egitaraua

Asuan hiru eguneko festa prestatu du jai-batzordeak

Ander Zarraga 2025ko uzt. 15a, 09:01

Asuarrak batzeko herri-bazkaria egingo dute zapatuan eta domekan. © ASUAKO JAI-BATZORDEA

Uztailaren 18tik 20ra ospatuko dituzte Erandioko Asua auzoko jaiak. Barikutik domekara auzotar guztientzako hainbat ekintza izango dituzte.

Uztaileko hirugarren astean Asuaren txanda izango da Erandion. Auzotarrak gutxi izan arren, Erandiogoikoko bizilagunakaz batera batzen dira festa hauek antolatu eta ospatzeko. Jai-batzordeko kideek adierazi dutenez, "Asua oso auzo berezia da, bertako jendeak nortasun berezia du eta jaiek horren kutsua dute". Aitortu dute jaiak "nahiko sinpleak" direla egitarauari dagokionez, baina azpimarratu dute auzotarrek egiten dituztela horiek berezi.

Egitaraua

Uztailak 18, barikua

  • 20:30 Txupinaren jaurtitzea.
  • 21:00 Sardina-jana eta igel-toka txapelketa.
  • 23:00 Matraka elektrotxaranga eta musika txosnan, gaua bukatu arte.

Uztailak 19, zapatua

  • 11:00 Umeen futbol-torneoa, Arteagako futbol-zelaian.
  • 11:45 Beteranoen futbol-partidua.
  • 13:00 Trikipoteoa Asuatik.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:30 Torneoko sari-banaketa.
  • 18:00 Goi-Alde eta Gorantzaileak dantza taldeen dantzaldiak.
  • 19:30 Umeentzako marrazki-lehiaketa eta aurpegi margotzea.
  • 21:00 Burruntzi-pintxo dastaketa.
  • 21:30 Mariatxiak.
  • 00:00 Erromeria: Urrats.

Uztailak 20, domeka

  • 12:30 Meza santua.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Bingoa eta dantzagarriak.
  • 18:30 Kontzertua: Triskele.
  • 20:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun