Egitaraua

Bihartik domekara ospatuko dituzte Arriaga auzoko San Trifon jaiak Erandion

Ander Zarraga 2025ko uzt. 2a, 14:49

Putxera-lehiaketa izango da aste-akabuan, Arriaga auzoko San Trifon jaietako hitzordu garrantzitsuenetako bat.

Arriaga auzoko festen txanda izango da aste honetan, eta, auzo txikia izan arren, jai-batzordeak egundoko egitaraua prestatu du auzokideek eta erandioztarrek ederto pasatzeko. Besteak beste, putxera-lehiaketa, kickboxing erakustaldia, dantzaldiak eta erromeria izango dituzte uztailaren 3tik 6ra.

Egitaraua:

Uztailak 3, eguena. San Trifon

  • 16:30 Txupinazoa.
  • 17:00 Meza eta aurreskua. Ostean, luntxa.

Uztailak 4, barikua

  • 21:30 Burduntzia.
  • 23:00 DJ Paco.

Uztailak 5, zapatua

  • 11:00 Putxera-lehiaketako izen-ematea.
  • 12:30 Puzgarriak.
  • 13:00 Igel-toka lehiaketa..
  • 14:30 Putxeren aurkezpena.
  • 18:00 Goi-Alde Dantza Taldearen emanaldia.
  • 19:30 Kickboxing eta boxeo erakustaldia (Erandioko Chikara Kirol Kluba).
  • 24:00 Erromeria: OXABI.

Uztailak 6, domeka

  • 12:30 Puzgarriak.
  • 13:30 Kantagunea.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 “Cowboy”.
  • 19:00 Hirugihar eta odolosteak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun