Goiherriko jaien egitaraua

Ander Zarraga 2025ko uzt. 7a, 11:37

Goiherriko jai-batzordeko kide batzuk Martiartuko jaietan.

Beste urte batez, Goiherriko festak antolatzeaz arduratzen den jai-batzordeak auzotarren izaeragaz bat datozen jaiak antolatu ditu, bertakoentzako zein bisitarientzako.

Uztailak 10, eguena

  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Auzoko nagusientzako luntxa.

Uztailak 11, barikua

  • 18:30 Umeen jaitsiera San Kristobal baselizatik Iberre auzora. Ostean, txokolate-jana eta igoera San Kristobal baselizara
  • 19:00 Jagoba Bilbaoren omenezko txinbera-txapelketa.
  • 20:00 Umeentzako diskofesta.
  • 21:00 Burduntziak.

Uztailak 12, zapatua

  • 17:30 Trikitilariak giroa alaitzen Goiherriko eskola zaharretan.
  • 18:00 Sokatira txapelketak
  • 20:00 Trikitilariakaz San Kristobal baselizara kalejira.
  • 20:30 Saiheski-jana.
  • 20:30 Kontzertua.
  • 00:00 Gaupasa: erromeria eta diskofesta.
  • 02:00 Bingoa

Uztailak 13, domeka

  • 13:00 Goi-Alde Dantza Taldearen emanaldia
  • 18:00 Asto-probak.
  • 18:00 Umeentzako jolasak.
  • 20:30 Sari-banaketa.
  • 21:00 Jaien amaiera eta kupel hustea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun