Bost hilabeteko lanen ostean, "inguru atseginago eta berdeagoa" sortu gura izan dutela adierazi dute Erandioko Udaleko iturriek. Hala, eremua erosoagoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa izango dela iragarri dute. hala, berdeguneak handitu dituzte, hezetasunak ezabatu dituzte eta, oro har, estetik hobetu dute.
Horregaz batera, egindako lanen bitartez, hemetik aurrera, Karl Marx kalea oinezkoentzako eremua izango da % 100ean, eta, horrela, kalea plazari gehitu diote eta orain ez da egongo ibilgailuen joan-etorririk.