Astrabuduko kuadrillen arteko norgehiagoka bizia izan arren, jai-giroan ari dira ospatzen

Estibaliz Maguregi · Ander Zarraga 2025ko abu. 8a, 10:08

Aurtengo kuadrilla lehiaketan 30 bat lagun-talde inguruk eman dute izena, eta lehia gogorra izan arren, giro ona da nagusi astrabuduarren artean. Hala ere, jai-batzordeak prestatu dituen sariak ez dira nolanahikoak, beraz, kuadrillak ondo ari dira prestatzen euren estrategia froga bakoitzerako. Hona hemen atzoko tortilla-lehiaketako une batzuk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun