Ikerketaren emaitzak ostiral honetan aurkeztuko dituzte Bilboko La Bolsa eraikinean, Herri Bideak Kate Barik-ek eta Auzoko Herrikoi Elkarteak sustatutako proiektuaren barruan. Txostenak agerian uzten du Erandio kutsadura atmosferiko handiena duten guneen artean dagoela, bereziki airean eta inguruan pilatzen diren metal astunen ondorioz.
Ikertzaileek azaldu dutenez, erabilitako metodologia estazio ofizialen antzekoa izan da, airean esekita dauden partikulak modu aktiboan jasoz. Emaitzak aurretik egindako herri-zientziako proiektuekaz bat datoz, eta neurri eraginkorrak hartzeko beharra azpimarratu dute, osasun publikoaren ikuspegitik.
Antolatzaileen esanetan, arazoak ez dio Erandiori bakarrik eragiten, eskualde osoari baizik. Horregatik, herritarrak ez ezik, erakunde publiko eta arduradun politikoen arreta ere deitu gura dute, datuetan oinarritutako erabakiak har ditzaten.