Erandioko inauterietarako prest?

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 5a

Erandioko inauteriak otsailaren 13, 14 eta 15ean ospatuko dira.

Otsailaren 13, 14 eta 15ean ospatuko dira aurtengo Erandioko inauteriak, eta herria jai giroz beteko da. Egunotan zehar askotariko jarduerak prestatu dira: mozorroak, kale animazioa, ikuskizunak eta topagune dibertigarriak adin guztientzat. Begiratu egitaraua eta antolatu zure plana!

Otsailak 13, barikua

Altzaga

  • 18:00 Kalejira, Musika Eskolaren eskutik.
  • 18:30 Kalejira "Euskal Herriko inauteriak", Uztargi Dantza taldearen eskutik.

Ibilbidea: Legazpi, Antonio Trueba, Gernika, Txorierri, Obieta, Jado, ibarra eta Irailaren 23a plaza.

  • 18:30 Mozorro lehiaketa, Mujeres de Erandio elkartearen eskutik. Elkartearen egoitzan (San Agustin plazan).

Erandiogoikoa

  • 18:00 Haur ikuskizuna: Iñauteriak bizi. Euskadi plazan.

Astrabudua

  • 19:30 Kalejira, Josu Murueta plazatik.
  • 20:00 Dantzxori Gure Aratusteak ikuskizuna, Trabudu Dantzari Taldearen eskutik. Mendiguren plazan.
  • 22:30 Sukar erromeria, Mendiguren plazan.

 Otsailak 14, zapatua

Altzaga

  • 11:00-14:00 Tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Irailaren 23 plazan.
  • 12:30 Animazio musikatua: Txorotxaranga. 

Ibilbidea: Metro, Irailaren 23a plaza, Jado, Obieta.

  • 16:00-18:00 Tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Irailaren 23a plazan.
  • 17:00-18:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (haurrak eta helduak).
  • 18:00-19:30 Inauterietako mozorro lehiaketa (haurrak) eta sari banaketa.
  • 19:30-21:00 Inauterietako mozorro lehiaketa (helduak) eta sari banaketa.
  • 21:00 Animazio musikatua: Adiskideak.

Ibilbidea: Jado, Obieta, irailaren 23a plaza.

Erandiogoikoa

Goizean zehar, Goi alde dantza taldeak Erandioko hainbat auzotan barrena ibiliko da (Faoeta, Arriaga, Asua eta Goierri) inauterietako dantzak eskainiz. Ibilbidea Arteagako futbol-zelaian amaituko da, jai batzordeen eta Apurtuarte Klubaren laguntzagaz.

  • 11:00-14:00 Tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Mendiguren plazan.
  • 12:30 Animazio musikatua: Molto Vivace. 

Ibilbidea: Josu Murueta plaza, Trabudu, Mendiguren.

  • 16:00-18:00 Tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Mendiguren plazan.
  • 17:00-18:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (haurrak eta helduak).
  • 18:00-19:30 Inauterietako mozorro lehiaketa (haurrak) eta sari banaketa.
  • 19:30-21:00 Inauterietako mozorro lehiaketa (helduak) eta sari banaketa.
  • 21:00 Basafolk erromeria.

Astrabudua

  • 11:00-14:00 Tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Mendiguren plazan
  • 12:30 Animazio musikatua: Molto Vivace. 

Ibilbidea: Josu Murueta plaza, Trabudu, Mendiguren.

  • 16:00-18:00 Tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Mendiguren plazan.
  • 17:00-18:00 Inauterietako mozorro lehiaketarako izen-ematea (haurrak eta helduak).
  • 18:00-19:30 Inauterietako mozorro lehiaketa (haurrak) eta sari banaketa.
  • 19:30-21:00 Inauterietako mozorro lehiaketa (helduak) eta sari banaketa.
  • 21:00 Animazio musikatua: Kuklux.

Ibilbidea: Josu Murueta plaza, Trabudu, Mendiguren.

Otsailak 15, domeka

Altzaga

  • 12:30 Animazio musikatua: Kuklux.

Ibilbidea: Metro, Irailaren 23a plaza, Jado, Obieta.

  • 12:30 Nagusien mozorro lehiaketa (+60)
  • 18:00-21:00 Dantzaldiak: Galea. Merkatu zaharran.

Astrabudua

  • 12:30 Animazio musikatua: Dumbots. 

Ibilbidea: Josu Murueta plaza, Trabudu, Mendiguren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun