Hiru greba egun iragarri dituzte Loramendi egoitzako langileek lan-gainkarga salatzeko

Laura Fontalba Colomo 2026ko maiatzaren 21a

Erandioko Loramendiko langileak egoitza aurrean. © ELA SINDIKATUA

Sanitas taldeko Loramendi egoitzako beharginek hiru eguneko greba hasi dute "zaintzeak gaixotzen duenean" leloagaz. ELAk dioenez, grebaren bidez lanaldiaren antolaketa hobetzea, kontratazio berriak egitea eta lantokiko lan-baldintzak hobetzeko neurriak exijitu dituzte.

 

ELA sindikatuak adierazi duen moduan, grebak maiatzaren 22ra arte iraungo du, lan-gainkarga dela eta langileak egoera jasanezinean bizi direla salatzeko. Azpimarratu dutenez, egoerak langileen osasunari kalte egiten die eta, ondorioz, erabiltzaileei ematen dieten atentzioaren kalitatea jaitsi egin da. 

Aldarrikapen nagusien artean, ELAk azpimarratu du Erandioko egoitza horretan egunero langile falta dagoela eta lanaldi partzialak prekarietate handia eragiten duela euren lanean. Hori dela eta, atentzioaren kalitatea guztiz murriztuta ikusi dute.

Era berean, langileek aipatu dute euren lanaldiak fisikoki akidura handia eragiten diela eta euren lan-osasuna ez dela zaintzen. "Ezin dugu kalte egiten gaituen baldintza hauekaz lan egin", salatu dute. 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun