Mendeurren ospakizunaren barruan, egitarauak hainbat hitzordu bilduko ditu. Lehenengoa 13:30ean izango da, txosnagunean, eta trikipoteoa egingo dute Talaurden taldeagaz. Arrastian, 17:30ean, Taberna Ibiltaria izango da protagonistetako bat.
Gaueko ekitaldi nagusia, berriz, 22:30ean hasiko da, eta orduan iritsiko dira kontzertuak. Oholtzara igoko dira Suta Gar eta Urexka, mendeurreneko ospakizunari amaiera musikalez betea emateko.
Horrela, Apurtuarte Clubek bere mendeurrena ospatzeko jai-egun berezia antolatu du, musika ardatz hartuta eta herritarrak Arteaga futbol zelaira batzea helburu.
