Erandiogoikoko Gorpuzti jaien egitaraua

Laura Fontalba Colomo 2026ko ekainaren 5a

Urtero legez, auzotarrak batzeko herri-bazkaria egingo dute zapatuan. © ERANDIOGOIKOKO JAI BATZORDEA

Daborduko hasi dituzte Erandiogoikoko jai nagusiak: Gorpuzti jaiak. Aurten Apurtuarte taldekoek bota dute txupina eta egitarauan berrikuntza baten bat sartu dutela iragarri dute jai-batzordeko kideek. Hemen duzue domekara bitartean egingo dituzten jardueren programa.

Egitaraua:

Ekainak 4, eguena

  • 12:30 Aurreskua eta luntxa herriko nagusientzat.
  • 19:00 Kuadrillen kalejira Goikolanda eskolako umeekin, Auzokoako musikari eta buruhandiekin eta Apurtuko traktore eta jokalariekin.
  • 19:30 Txupinazoa.
  • 19:45 Auzokoako buruhandiak trikitilari eta Talaurden taldea herritik.
  • 21:30 Herri afaria.
  • 23:30 Luhartz erromeria.

Ekainak 5, barikua

  • 17:00 Umeentzako aurpegi-margoketa.
  • 17:45 Txikikroserako beroketa musikatua.
  • 18:15 Txikikrosaren hasiera.
  • 18:30 Trikipoteoa Talaurden taldearekin.
  • 20:00 Goi-Alde Dantza taldearen emanaldia.
  • 21:00-23:00 Taloak.
  • 22:00 Ziztada eta Erlantz.
  • 23:30 Mrs. Klams.
  • 01:15 Orekka erromeria.

Ekainak 6, zapatua

  • 11:00-18:00 Puzgarriak.
  • 11:00 Txistulariak herriko kaleetatik.
  • 11:00 Artisau azoka.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:30 Berakatz taldea.
  • 21:00 Bokatak.
  • 22:30 Gozategi.
  • 00:45 Leihan erromeria.
  • 03:15 Zatzaz.

Ekainak 7, domeka

  • 12:00 Lagun Taldea Abesbatza.
  • 13:00 Goi-Aldeko umeen dantzaldia.
  • 14:00 Bitsa kanola umeentzat.
  • 15:00 Tortilla-lehiaketa.
  • 18:00 Ministro Pisto ikuskizuna umeentzat.
  • 20:00 Jaien amaiera.

Erlazionatuak

Erandiogoikoko jai-batzordea: "Jaiak aniztasuna besarkatzeko egokitu dira"

Laura Fontalba Colomo · Ander Zarraga eka 05, 14:05 Erandio

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun