LABen laguntzagaz, euren etxeetatik alde egiteko mehatxuak eta presioak amaitu daitezela, Mosaic-ek alokairu kontratu guztiak berritzea negoziatu dezala, Udal gobernuak Erandio tentsio handiko eremu izendatu dezala eta Erandioko herritarren alde egin dezala; eta Eusko Jaurlaritzak bere esku dagoena egin dezala horrelako "funts putre gisa honetako
operazio espekulatiboak egiteari utz diezaioten" aldarrikatu zuten.
Euren hitzetan "borroka hau ez da erraza izango", baina elkartuta eta herritarren laguntzagaz borrokari eutsiko diotela adierazi zuten: "Baliteke legezkoa izatea alokairuan bizi diren 150 familia kalera bota nahi izatea; desokupazio enpresen bidez mehatxatzea; presioa egitea; alde egiteko dirua eskaintzea; gure etxeak salgai jartzea, nahiz eta gu bertan bizi. Hori guztia legezkoa izan liteke, baina guztiz bidegabea da, eta ezin dugu onartu".
LABeko Ekintza Sozialeko arduradunak 120 familien baino gehiagoen "determinazioa" ere txalotu zuen, sindikatuaren babespena adieraziz eta borroka horretan euren tresnak eskainiz.