Uda ezberdin bat datorrela argi dago, jaiak online izango dira, bidaia asko bertan behera geratu dira, eta herri zein kontinenteen mugak itxita egongo dira kasu askotan. Beraz, aukera ona da gure inguruan dauden txokoak ezagutzeko. Galeria honetan joko bat proposatuko dizuegu: ezetz asmatu nongo «bazterrak» diren irudiak! 

Saria

Pertsona birentzako gau biko egonaldi bat NEKATUR Nekazal Turismo elkarteko ostatuetan, logela edo apartamentuetan. Egonaldia asteburuan zein astean barruan izan daiteke; betiere behe denboraldian. Hori erabiltzeko urtebeteko epea izango du sarituak.

Parte-hartzaileak

Uribe Kostan jaio edo bizi diren 18 urtetik gorako herritar denek parte har dezakete.

Noiz arte parte har daiteke?

Urriaren 2ra arte parte hartu ahal izango da eta "bazter" gehien asmatzen dituenak jasoko du saria. Berdinketarik egonez gero, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Urriaren 7an jakinaraziko da sariduna nor den, HIRUKA paperezko hilabetekarian eta hiruka.eus agerkari digitalean. HIRUKA e-postaz ipiniko da harremanetan beragaz.