Udaltzaingoa Bolue ibaia etengabe kontrolatzen ari da udalerriko hainbat puntutan. Gainera, lur-zakuak dituzte, behar izatekotan, arrisku handiko guneetara eramateko. Arrisku handiena duten auzoetan bizi direnei ere egoeraren berri eman zaie.
Udaltzaingoa Arriluze, Ereaga eta Portu Zaharreko aldeak ere zelatatzen ari da, itsasoko olatu handien arriskuagatik, batez ere itsasgoraren inguruko orduotan.
Gomendioak
Itsasoaren arriskuagatik emandako gomendioakaz batera, Eusko Jaurlaritzak uholdeen arriskuaren aurrean hurrengoak ere luzatu ditu:
• Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
• Ahal baduzu, ez hartu autoa.
• Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.
• Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
• Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.
• Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
• Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia amil daitezke-eta.
• Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik.
• Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera, utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.
• Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.