Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Gabi Basañezentzat

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 11a, 15:49
2011ko irailaren 28an, auziperatutako internazionalistek agerraldia egin zuten Bilboko Burtsa zentro zibikoan, haien aurkako sarekadaren urtemugan.

Fiskaltzak seina urteko espetxe zigorra eskatu du Gabi Basañez Ruiz algortarra, Walter Wendelin, Unai Vazquez Puente, David Soto Aldaz eta Aritz Gamboa de Miguel Askapenako erakunde internazionalistako kideentzat. Horrez gainera, Askapenaren ilegalizazioa eta Askapeña Bilboko Konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteen disoluzioa ere eskatu du. Zapatu honetan, hilak 14, prentsaurrekoa eskainiko dute Donostian Askapenako militanteek, goizeko 10:30ean.

Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, 2010ean zazpi lagun atxilotu zituzten “ETAren nazioarteko frontea” osatzea egotzita. Besteak beste, Gabi Basañez 2011ko apirilaren 2an jarri zuten kalean, baldintzapeko askatasunak ezartzen duen ohiko egoeran. Oraindik ez dago epaiketarako datarik finkatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun