Gaur arratsaldeko 17:00etan berrabiatuko dituzte negoziazioak Cespa eta Asaserrek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (ABEE) eta Getxoko garbitzaileek; horiekaz batera Getxoko Udaleko ordezkariek parte hartuko dute bileran. Astelehenean Getxoko Udalak inplikatutako alderdi guztien arteko premiazko batzarra deitzea eta egitea eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Lana eta Gizarte Segurantzako Ordezkaritzari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!