Bertan, ibilguaren ingurua hondeatuko eta hustuko dute, alboan plataforma bat sortzeko. Horrela, ibaiaren edukiera handitu gura dute, urek kontrolpeko gune batean gainezka egin dezaten. Horretarako, kiroldegiko pilotalekuen ondoko zubi eta pasabidea eraitsi eta, horien ordez, berriak egingo dituzte.