Asier Borrero "Tortu" preso politiko algortarra epaitzen hasi ziren atzo Parisko Krimen Auzitegian; beragaz batera, Itziar Plaza, Iurgi Garitagoitia juzgatuko dituzte. ETAko kide direla onartu, eta horretaz "harro" daudela adierazi dute hiru epaituek, "Berria" egunkariak argitaratu duenez. Horregaz batera, galderei erantzungo ez dietela iragarri dute hirurek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!