Atzo, eguaztena, iluntzean, 200 bat lagunek Mikel Moreno "Peyejo" gazte algortarra libre nahi dutela aldarrikatu zuten. Arrastiko 20:30ean manifestazioa abiatu zuten Algortako Telletxe plazatik, eta mobilizazioaren amaieran, tokiko Libre lantaldekoek gaur goizeko 10:00etan hasitako epaiketa salatu eta Estatu espainolak mota horretako epaiketak "armatzat" erabiltzen dituela gaitzetsi zuten. Era berean, epaiketa politiko "guztiekin" bukatzeko nahia erakutsi zuten, "auzoz auzo eta herriz herri antolatuz, herrietako Libre lantaldeak indartuz".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!