Gazteak maiatzaren 28tik ekainaren 16ra bitartean epaitu zituzten Madrilen, 2013an Urduñan (Bizkaia) egindako Gazte Danbada jaialdiaren harira. Xabier Lopez Peña euskal preso politikoa zena hil zen Ernairen sorrera jaialdia egiten ari zirela, eta haren heriotza salatu zuten Urduñan bildutako milaka gaztek, manifestazio batez.
Fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eta 10 eta 12 urte bitarteko inhabilitazioa eskatu zuten epaitutako gazte bakoitzarentzat.