"Peyejo" eta beste zazpi kideen aurkako epaiketa, publiko eta prentsarik gabe

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 11a, 13:10

Angela Murillo epaileak publikoa aretora sartzea galarazi du. Topatu.info

Mikel Moreno "Peyejo" gazte algortarra eta beste zazpi auzipetuek deklaratu dute daborduko Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hala, 20 minutuko atsedenaren ostean, lekukoen txanda da orain. Auzipetuen gertukoek jakinarazi dutenez, auzipetuak banatuta egon dira, "bakoitza punta batean"; gainera, epaileak ez dio publikoari baimenik eman aretora sartzeko. Halaber, prentsa aretotik epaiketa jarraitzeko aukerarik ere ez dela egon salatu dute.

2013an Ernairen jaiotza izan zen Gazte Danbadan egindako ekitaldi politiko batengatik "terrorismoa goratzea" leporatzen diete; hala, Fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du Moreno eta Topatuko kazetariarentzat, eta 24 hilabeteko zigorra Ernaiko beste sei kideentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun