Gorri itzartu da Ereaga hondartza, Eroskiko BEZ bako eguna iragartzeko

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 10a, 13:34

Gorriz jantzita itzartu da gaur Algortako Ereaga hondartza. Bertara hurbildu eta 200 eguzkitako gorri aurki zitezkeen hareatzan, bainularien harridurarako. Miren Larreategi Eroskiko marketin teknikariak azaldu duenez, “bestelako modu batean iragarri gura izan gara”. Izan ere, eguzkitako horiek denek karteltxo bat zeroaten: “uztailak 11, BEZik gabeko eguna” irakur zitekeen bertan. Izan ere, Larreategik iragarritakoaren arabera, bihar, zapatuagaz, Eroski hipermerkatuetan ez dute BEZik kobratuko elektronikako gai zein gailuetan: “telebistak, ordenagailuak, hozkailuak, batidorak.... garai honetan behar den guztiari BEZa kenduko diogu bihar”, azaldu du. Promozioa Eroski klubeko bazkideentzako bakarrik izango da, “produktu horietako BEZa kendu eta Eroski klubeko txartelean sartuko dugu diru hori”, azaldu du. Eguerdiko 11:30erako, 200 eguzkitakoak bainularien esku utzi dituzte, “gura duten erabilera emateko”. Bost minututan denak eroan dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun