Koalizio abertzaleak gogorarazi duenez, herri-partaidetza, berbetatik harago, “jarrera bat da”; horren harira, “konpromisoa behar du eta ez du konpromiso hori erakusten araudi zaharkitu baten interpretazio aldakorretan ezkutatzen denak, azkenean benetako arrazoia azaleratzeko: EAJk ez zuen gai-ordenan herri-partaidetzaren eztabaida sartu gobernua eurak direlako eta eurek erabakitzen dutelako gai-ordena”, salatu du.
EH Bilduk azaldu duenez, eztabaida hori non, noiz eta nola gauzatu behar den argitu nahi duela esan zuen EAJk, “eta justu hori zen atzo EH Bilduk planteatu zuen eztabaida eta EAJk, baztertu nahian, atzeratu egin zuena”.
Bozeramaileen Batzordean eztabaidagai
Arantza Gutierrez EH Bilduko zinegotziak gaur jakinarazi duenez, hurrengo eguaztenean, hilaren 22an, parte-hartze arautegiaren inguruan eztabaidatuko dute Bozeramaileen Batzordean. “Horrek esan gura du mugiarazi egin ditugula”, gaineratu du Gutierrezek.