Ehun pertsonek hartu dute parte gaur Unesco katedren topaketan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 20a, 17:10

Begoñako galerietan izan da Unesco katedren topaketa. © Getxoko Udala.

Ehun pertsona inguruk hartu dute parte gaur goizean Begoñako galerietan egin duten Unesco katedren topaketan. Imanol Landa alkatearen eta Maria Elena Lete, Eusko Jaurlaritzaren Lurzoru, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko zuzendariaren ondoetorriaren ondoren, Juan Manuel Madariaga mintzatu da. "Cultural Landscape and Heritage" Unesco katedrako kideak “Mitoak eraitsiz: Bilboko itsasadarraren kutsadura Horacio Echevarrietaren garaian (1870-1960)” izan du gaia. Jarraian, Javier Taksek (Ura eta kultura Unesco katedra) gai hau jorratu du: “Uruguaiko paisaia industrialeko gizarte eta ingurumen erronkak”. Amaitutakoan, parte-hartzaileek bisita gidatua egin ahal izan dute galerietatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun