Eraso sexistak pairatu izanagatik lau emakumek salaketak jarri zituzten abuztuan zehar. Lehenengoak Itzubaltzeta/Romoko jaietan; bigarrena, Algortako Portu Zaharreko jaietako lehenengo gauean; hirugarrena, Algortako Fadura kiroldegian; eta laugarrena, Algortako Alangobarri inguruan.
Fadura kiroldegian Ertzaintzak gizon bat inputatu zuen ustez kiroldegiko langile bati zirriak egiteagatik. Hala ere, Getxo Kirolakek jazoera hori ezeztatu zuen: “hainbat hedabidetan agertutako informazioa ez dela zuzena argitu nahi du Getxo Kirolak-ek: batetik, esan, ustezko eraso hau ez zela gertatu Fadurako kiroldegian, eta, bestetik, ustezko erasotutako emakumea ez zela udal-erakunde honetako langilea”.