2015/09/09 19:30

Musika

BOSek kontzertua eskainiko du Areetan

Areetako Xake plaza, Getxo

Eguaztenean, irailak 9, berriro ere Getxo udalerrian emango du kontzertua Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS). Oraingo honetan, Areetako Xake plazako karpan izango da saioa, 19:30etik aurrera; eta musika-zaleek Glinka-ren, Liszt-en, Tchaikovsky-ren eta Dvorák-en piezez osatutako egitarauaz gozatu ahal izango dute bertan. Carlos Garces izango da zuzendaria eta Itxaso Sainz de la Maza piano-bakarlariak parte hartuko du. Sarrerak daborduko salgai daude 5 euroan, Algortako kultur etxean.

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun